RAIS EUSKADI elkartea (Lan-munduan eta Gizartean txertatzen laguntzeko sarea) baztertze arriskuan edo egoeran dauden pertsonei laguntzeko Donostian jaio zen 2000. urtean. Elkarte laiko, independente eta irabazi xederik gabekoa da eta bere lana Euskadin burutzen du.
Pertsonaren integraziorako gizarte laguntza sare bat sortzeko asmoa du RAISek, sare honen bitartez, banakoaren ahalmena bultzatzea nahi dugu, bere gizarte autonomia eta pertsona autonomia garatuz beren baztertze egoera gainditzeko.
|